Azpeitiko Zezenzale Batzordeak saninazioetako zezenketetako kartel lehiaketa antolatu du. Lehiaketan saritua izaten den irudia, aurtengo zezenketak iragartzeko erabiliko dute. Lehiaketara lanak maiatzaren 14rako aurkeztu behar dira, eta irabazleari 1.000 euroko diru saria emango diote.
Nahi duen orok aurkeztu dezake kartela lehiaketara, baina pertsona edo talde bakoitzak lan bakarra aurkeztu dezake. Edozein teknika edo materialez egindakoa izan daiteke, eta derrigorrez argitaratu gabeak izan beharko dute. Kartelaren neurriak 450 milimetro zabal eta 680 milimetro altu izan beharko dute. Sinadurarik gabe aurkeztu behar dira, eta egilearen datuak aparteko kartazal batean zehaztu beharko dira. Kartelak Azpeitiko Udaleko Festa Batzordearen bulegoan entregatu behar dira, maiatzaren 14rako. Kartel irabazlea aukeratuko duen epaimahaia Udalak izendatutakoa izango da.