Udal Liburutegian, aurtengo lehen hiruhilekoan, euskarazko liburu irakurriena 'Musika airean' izan da

Uztarria.eus 2010ko api. 15a, 13:04

Gaztelerazko liburuen artean, D. Brown-en 'El Símbolo perdido' liburua izan da mailegatuena

Euskarazko bigarren liburu arrakastatsuena, Kirmen Uriberen Bilbao- New York- Bilbao liburua izan da

Azpeitiko Udal Liburutegiak iazko libururik irakurrienen edo mailegatuenen zerrenda kaleratu berri du.

Azpeitiko Udal Liburutegian helduentzako euskarazko liburuen artean, Karmele Jaioren Musika Airean izan da 2010eko lehenengo hiru hilabeteetan gehien mailegatu dena. Bigarren irakurriena, berriz, Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao eleberria izan da.

Gaztelerazkoen liburuen artean D. Brown-en *El símbolo perdido izan da irakurriena. Eta honen ondoren gehien irakurri dena, R. Pilcher-en El regreso* liburua izan da.

Umeen literaturan, 0-4 urte bitartekoen artean, Zer daukazu, Kroko? eta Txerrilapiko dira liburu irakurrienak. 5 eta 7 urtekoen artean, euskarazko liburuetan, Zergatik ez du kantatzen txantxangorriak eta Erreka Mari izan dira leituenak. Gaztelerazko haurren liburuetan, berriz, Cuentos Magicos eta Helena de Troya-k izan dute arrakasta handiena.

.8 eta 11 urte bitarteko haurrek gehien mailegatu edo irakurri dituzten liburuak honakoak dira: Kika Super Sorgina eta Nur eta herensugearen tenplua. Adin hauetako haurrek gazteleraz gehien irakurri dituzten liburuak, aldiz, hauek dira: Cuatro ratones en el salvaje oeste eta *Un superratònico dia de campeonato*

Hamabi urtetik gorako gaztetxoen artean, euskaraz, Zugan pentsatuko dut eta Bihotz ausarta izan dira liburu mailegatuenak. Gaztelerazkoetan, aldiz, Las mejores aventuras de eta Eclipse izan dira irakurrienak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide