Hamaikabatek Azpeitiko egoitzan jasandako erasoa salatu du

Uztarria.eus 2010ko api. 18a, 22:04

Hainbat iturriren arabera, bart gauean gertatu da erasoa eta alderdiak Eliz kalean duen egoitzaren ateko kristalak apurtu dituzte

Julian Eizmendi alkateak bere elkartasuna adierazi die Azpeitiko Hamaikabateko kideei

PSEE-k idatzi baten bidez salatu du larunbatean gertatutakoa

Hamaikabat alderdiak Azpeitian duen egoitzan jasandako erasoa salatu du gaur (apirilak 18, igandea). Hainbat iturriren arabera, bart gauean gertatu da erasoa eta alderdiak Eliz kalean duen egoitzaren ateko kristalak apurtu dituzte.

“Horrelako ekintzak, larriak ez izan arren, frogatzen dute badirela herria era totalitario gisa ulertzen dutenak. Inora ez doan beste ihesaldi baten aurrean gaude eta euskal gizarteak edozein motatako indarkeria baztertzen duela ez dute ikusi nahi”, esan du Martin Beramendi Hamaikabateko Gipuzkoako presidenteak.

Julian Eizmendi Azpeitiko alkateak bere elkartasuna adierazi die Azpeitiko Hamaikabateko kideei.

Iragan den martxoaren 27an ireki zuten egoitza eta Urola Erdia eta Urola Kostako eskualdeak hartzen ditu bere gain.

PSEE-k, bere aldetik, salatu egin du larunbatean Hamaikabaten egoitzan gertatutakoa. "Edozein egoeratan izanda ere ez dugu indarkeriarik onartuko" esan du Susana Corcuera Herri Politikarako Idazkari Nagusiak. Informazio gehiago nahi izanez gero egin klik hemen .

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide