1.163 bisitarik erabili du Loiolako Turismo Bulegoa Aste Santuan

Urola Kostako Hitza 2010ko api. 19a, 11:04

Bulegoaren arduradunek balorazio "baikorra" egin dute, jaso diren iritziak "orokorrean onak" izan direlako

Bisitariak Espainiako Estatutik, Euskal Autonomi Erkidegotik, Frantziatik zein Hegoameriketatik etorritakoak izan dira

Aste Santuko oporraldian, apirilaren 1etik eta 11 bitartean, 1.163 bisitari igaro dira Loiolako Santutegiko Turismo Bulegotik informazio eske. Arduradunen datuen arabera, "gehienak, %45, Espainiako Estatutik etorritakoak izan dira; %29, Euskal Autonomi Erkidegotik etorritakoak; eta %26, Frantziarrak eta hegoamerikarrak, gehienbat".

Inguruko zerbitzuen gaineko informazioaren bila joan dira bisitari gehienak; hala nola, Santutegiko ordutegiak, Euskal Trenaren Museoa, edota inguruko jatetxeei buruzko argibideak eskatzeko. Bestalde, Gipuzkoako gainontzeko baliabide turistikoen inguruko galderak egiteko ere aprobetxatu dute bisitariek. Zumaiako flyscharen edo Legazpiko Mirandaola parkearen inguruan, adibidez.

"Orohar egiten dugun balorazioa positiboa da, bisitariengandik jaso ditugun iritziak orokorrean onak izan direlako", jakinarazi dute Turismo Bulegoko arduradunek.

Iaz baino %1 gehiago

Iazko Aste Santuko oporraldiarekin alderatuz, aurten ia kopuru bera izan dela jakinarazi dute turismo arduradunek, %1 igo baita bisitarien kopurua.

Espainiako Estatutik eta Herrialde Katalanetatik etorritako bistiari gehienak Gipuzkoan zuten ostatua hartuta, eta horietatik asko Urola Erdia, Urola Kosta eta Tolosaldea bitarteko ostatu sarean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide