Azpeitiko Udaltzaingoak ziklomotorren azterketa teknikoen inguruan argibideak eman ditu. Esan duenez, lehen matrikulaziotik hiru urte bete dituzten ziklomotorrek azterketa teknikoa derrigorrez egin behar dute.
Proba hori egiteko aukera izango da maiatzaren 4an, 09:00etatik 14:00etara, Udalaren biltegian (Urola kalea 6).
Txanda hartzeko 943-76 04 90 telefono zenbakira deitu behar da. Azterketa teknikoaren kostua 24,04 eurokoa da.