Lan Mobel Iraurgik bigarren postua lortu du

Urola Kostako Hitza 2010ko api. 20a, 11:04

EBA Ligako saskibaloi taldeak Chantadari 50-68 irabazi dio

Igoera fasea jokatuko du orain

Igoera fasea jokatzeko aukera aurretik lortuta zuen EBA Ligako Lan Mobel Iraurgik, baina asteburuan sailkapeneko bigarren postua zuen jokoan eta lortu egin du; bigarren zegoen Chantadari lekua kentzea lortuta, 50-68 irabazi ostean.

Partidako lehen hamar minutuetan berdinduta ibili ziren bi taldeak, baina pixkanaka norgehiagokaren kontrola hartu zuten Azpeitikoek. Lehen laurdena 15-13 galtzen amaitu zuten Iraurgikoek, baina atsedenera 28-36 aurretik heldu ziren. Hirugarren laurdenean abantaila handitu egin zuten, 35-49 eginaz. "Hirugarren laurdena erabakiorra izan zen", diote Iraurgikoek. Partidaren azken laurdena abantailari eutsiz jokatzen saiatu zen Lan Mobel ISB. Galiziako taldeari aurrea hartu eta bigarren postua lortu zuen Txakartegiren taldeak. Iraurgikoen artean puntu gehien Ibargutxik lortu zituen; 16, zehazki.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide