Presoen eskubideen alde, bertsotan

Uztarria.eus 2010ko api. 20a, 13:04

Ostiral honetan izango da saioa, 22:30ean hasita

Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Sustrai Colina, Jokin Uranga, Haritz Etxeberria Ministro eta Xebastian Lizaso ariko dira kantuan

Pausoz pauso egitasmoaren bezperan, hilaren 23an (ostirala), euskal presoen eskubideen aldeko bertso saioa egingo dute Azpeitian, Izarraitz frontoian, 22:30etan hasita.

Erniarraitz Bertsozale Elkarteak antolatu duen jaialdian honako bertsolariak ariko dira kantuan: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Sustrai Colina, Jokin Uranga, Haritz Etxeberria Ministro eta Sebastian Lizaso. Gai jartzaile lanak, berriz, Nekane Zinkunegik egingo ditu.

Txartelak aurrez erosi nahi dituenak, Azpeitiko Txarrantxa, Orkatz edo Jim Clark tabernetan, Azkoitiko Zurt ala Zakelan, Zestoako Koioten, Zumaiako Inpernupen, Zarauzko Arranon eta Getariako Arralden eskuratu ahal izango ditu, 6 euroren truke. Egunean bertan erosi nahi dituztenek, berriz, 8 euro ordaindu beharko dituzte.

Azpeitiko presoak, deportatuak eta iheslaria

Presoak
- Juan Karlos Arruti. (Paterra) Cordobako (Espainia) kartzelan daukate preso, Azpeititik 780 kilometrora. 1989ko irailean atxilotu zuten.
- Gotzon Aranburu. Villenan (Herrialde Katalanak) preso, 760 kilometrora. 2002ko abenduan atxilotu zuten.
- Xabier Etxeberria. (Txapi). 2003ko urtarrilean atxilotu zuten, eta 2009ko maiatzean Espainiaratu egin zuten. Soto del Realean (Espainia) dago preso, 420 kilometrora
- Jabi Agirre. 2003ko urtarrilean atxilotu zuten Frantzian, eta 2008ko abenduaren hasieran Espainiaratu egin zuten. Ocaña I.ean (Espainia) dago preso, 530 kilometrora.
- Joseba Segurola. Osnyn (Frantzia) preso, 880 kilometrora. 2005eko martxoan atxilotu zuten.
- Iker Iparragirre. Bois D'Arcyn (Frantzia) preso, 910 kilometrora. 2007ko uztailean atxilotu zuten.

Deportatuak
- Iñaki Etxarte. Kuban deportatuta.
- Maria Angeles Artola. Venezuelan deportatuta.

Iheslaria
- Juan Manuel Bereziartua. (Pakea)

Askatasunaren weba: www.askatu.org

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide