Asier Etxabe aske gelditu da 12.000 euroko bermea ordaindu ondoren

Uztarria.eus 2010ko api. 20a, 13:04

Joan den asteazkenean atxilotu zuten Azpeitiko Landeta auzoan

Fernando Grande Marlaska epaileak agindutako operazioaren barruan atxilotu zuten donostiarra

Joan den asteazkenean, hilaren 14an, Asier Etxabe donostiarra atxilotu zuten Landeta auzoan, lanetik bazkaltzera irten zenean. Eguerdiko ordubiak inguruan atzeman zuten Etxabe. Grande Marlaska epaileak agindutako operazioaren barruan atxilotu zuten donostiarra, beste bederatzi lagunekin batera.

Atzo pasa ziren epailearen aurretik, eta Juan Maria Jauregi eta Asier Etxabe aske gelditu ziren 30.000 euro eta 12.000 euroko bermeak ordainduta hurrenez hurren. Erramun Landa, Jose Luis Gallastegi eta Txomin Aizpuru, berriz, baldintzarik gabe aske utzi zituen epaileak. Naia Zurriarain, Iker Sarriegi, Jon Enparantza, Arantza Zulueta eta Saioa Agirre espetxeratu egin zituen Fernando Grande Marlaska epaileak.

Informazio gehiago berria.info-n.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide