Kirol ikuskizun bikainaz gozatzeko aukera izan da asteburuan Azkoitian: Xabier Sagarzazuren Oroimenezko XXIII. Futbol Txapelketan. Azkoitiko eta Azpeitiko ikastetxeak neurtu dituzte indarrak Realeko jokalaria zenaren omenezko lehian.
Eguraldi ona lagun, jende ugari bildu zen igande goizean finalak ikustera, tartean Realeko jokalari ohi Agustin Gajate, Alberto Gorriz eta Tomas Orbegozo. Eguerdian, Xabier Sagarzazu zenaren aldeko meza izan zen Floreagako elizan, eta ondoren finalak eta sari banaketa egin zituzten.
Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko gazteak gailendu dira aurtengo txapelketan, bai nesketan bai mutiletan. Txapelketako kirolari onenak, berriz, Karmelo Etxegaraiko Aritz eta Olatz izan ziren.