Liburuaren Nazioarteko Eguna Azpeitian

Uztarria.eus 2010ko api. 21a, 12:04

Udalak argitaratuta dituen liburuak salduko ditu 5 euroren truke

Haurrentzat ipuin kontaketa izango da liburutegian

Datorren ostiralean, hilaren 23an, Liburuaren Nazioarteko Egunarekin bat egingo du Azpeitiak ere. Egun horren harira, Azpeitiko Udalak orain artean argitaratu dituen liburuen eskaintza berezia egingo du. Egun guztian, Udalaren liburuak 5 euroren truke erosi ahal izango dira, udaletxeko arkupetan. Larunbat goizean ere, apirilaren 24an, izango da horretarako aukera.

Ekimen horrekin Udalak herritarren irakurtzeko zaletasuna sustatu nahi du. Horretaz gain, Udalak argitaratuta baina stock-ean dituen liburuak saldu nahi ditu. Gainera, erosketa bakoitzeko, erosketetarako poltsa berrerabilgarria oparituko dute.

Ipuin kontaketa

Liburuak saltzeaz gain, Udal Liburutegiak ipuin-kontaketa saioa antolatu du ostiralerako. Miriam Mendoza izango da ipuin kontatzen eta 18:00etan hasiko da. Sei urtetik gorako haur eta gazteei zuzenduta egongo da saioa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide