Urola bailarako eskolarteko futbol txapelketako finalak jokatuko dituzte larunbatean

Urola Kostako Hitza 2010ko api. 23a, 12:04

Urtarrilean hasitako eskolarteko futbol txapelketan Azkoitiko, Azpeitiko eta Errezilgo taldeek hartu dute parte

.16:00etatik aurrera jokatuko dira partidak, Garmendipe futbol zelaian

Urola Bailarako XXXII. Eskolarteko Futbol Txapelketako finalak jokatuko dituzte larunbatean (apirilak 24), 16:00etatik aurrera, Azpeitiko Garmendipe futbol zelaian. Benjamin eta Alebin mailako neska-mutilen arteko partidak jokatuko dira. Urtarrilean hasi zen txapelketa, eta Futbol 5ean Azkoitiko eta Azpeitiko 56 talde aritu dira, Futbol 7an, berriz, 16 izan dira parte hartu duten taldeak.

Urola Bailarako XXXII. Futbol Txapelketako finalak, Azpeitian Garmendipen, larunbatean:

  • Benjamin neskak, 16:00etan: Iraurgi Ak Iraurgi Bren aurka jokatuko du.
  • Benjamin mutilak, 16:00etan: Kamelo Etxegarai Ck Xabier Munibe Cren aurka jokatuko du.
  • Alebin neskak, 17:00etan: Ikasberri Ak Karmelo Etxegarai Eren aurka jokatuko du.
  • Alebin mutilak, 17:00etan: Ikasberri A Xabier Munibe Bren kontra ariko da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide