Ehundik gora atxikimendu jaso ditu Pausoz Pauso ekimenak Azpeitian

Uztarria.eus 2010ko api. 23a, 14:04

Bihar, larunbata, egingo dute presoen eskubideen aldeko ekimena

Martxa, Azkoitian hasi eta Zarautzen bukatuko da

Azken ordua (2010/04/24_10:30): Ertzaintzak eragotzi egin du ekimena abiatzea.

Euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko, Urola Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Pausoz Pauso ekimena antolatu du bihar, hilaren 24rako. Hala, bi urtean behin egin ohi duten bezala, martxa egingo dute Azkoititik Zarautzera. Aurtengo aldaketa ibilbidearen noranzkoa izango da, beste urteetako martxak Zarautzen hasi eta Azkoitian bukatu baitziren.

Azpeitian ehundik gora atxikimendu jaso ditu presoen eskubideen aldeko ekimenak. Hala nola, Aralar, EA, LAB, EHNE eta Ezker Abertzalearenak. Baita hainbat eragile, talde, elkarte eta norbanakoenak ere.

Egun guztiko martxa

Egun guztiko martxa Azkoitiko plazatik abiatuko da, 10:00etan. Gero, Azpeititik igaroko da 11:15 aldean. Ondoren, Zestoatik pasatuko da eta Zumaiara iritsitakoan, 14:30ak aldera, bazkaria izango da Beheko Plazan. Bazkarirako txartelak Azpeitiko Orkatz tabernan daude salgai. Bazkal ostean, 16:30ean, Zumaiatik Zarautzera abiatuko da eta 19:30ak aldera ekitaldia egingo dute Zarautzen. Behin martxa bukatuta, txotxa izango da plazan. Gauean, berriz, Egurra ta Kitto eta Fridays Crew talde azpeitiarren, eta Mercenarios eta Ezereza taldeen kontzertuak izango dira Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean.

Martxaren abestia

Azpeitiko Egurra ta Kitto taldeak egin du aurtengo martxarako abestia eta Pausoz Pauso izena jarri diote. Abestian entzuteko egin klik hemen .

Atxikimenduak

Kirolariak

  • Mikel Labaka (futboleko jokalaria)
  • Mikel Aranburu (futboleko jokalaria)
  • Jagoba Beobide ( futboleko jokalaria)
  • Hodei Mendinueta ( futboleko jokalaria )
  • Eñaut Aranbarri (saskibaloi jokalaria)
  • Pello Aizpuru (erremontista)
  • Urko Etxeberria (erremontista)
  • Imanol Badiola (erremontista)
  • Pello Bereziartua (erremontista)
  • Eñaut Oiartzabal Matxin VI (erremontista)
  • Igor Agirrezabala (erremontista)
  • Xuban Oiartzabal Matxin III (erremontista)
  • Haritz Etxeberria Etxeberria IV (erremontista)
  • Ion Etxeberria (erremontista)
  • Benantxio Irureta (mendizalea)

Bertsolariak

  • Jokin Uranga
  • Haritz Etxeberria Mini
  • Sebastian Lizaso
  • Laxaro Azkune (gai jartzailea)
  • Joxe Agirre
  • Nekane Zinkunegi
  • Jose Luis Gorrotxategi

Idazleak

  • Jose Luis Otamendi

Talde, elkarte eta eragileak

  • Ezker Abertzalea
  • EA
  • Aralar
  • EHNE
  • Bieleko langileak
  • Sarralleko langileak
  • Glual-eko langileak
  • Sammic-eko langileak
  • Erniarraitz Bertso zale Elkartea
  • Azpeitiko Kitarrista taldea
  • Azpeitiko Emakumeen antzerki taldea
  • Orkatz Kultur Elkartea
  • Azpeitiko Argazki Elkartea
  • Zezen Beltz Azpeitiko zezen zale elkartea
  • Nuarbeko Sokatira Elkartea
  • Landeta Elkarteko Festa Batzordea
  • Azpeitiko eskalada taldea
  • Azpeitiko Erremontistak
  • Lagun Onak Futbol Elkartea
  • Lagun Onak nesken futbol taldea
  • Ikasberri Kirol Elkartea
  • Azpeitiko Futbito Taldea
  • Azpeitiko Gazte Asanblada
  • Azpeitiko Gazte Independentistak
  • Euskalgintza
  • Bilgune Feminista
  • Xanjuandei Auzolanean
  • Azpeitiko AAM
  • Iraurgiko ikasleak
  • Iraurgi Ikastetxeko langile talde bat
  • Ikasberri ikastolako ikasleak
  • Ikasberri Ikastolako Batzordea
  • Karmelo Etxegarai Ikastolako guraso taldea
  • Karmelo Etxegarai Ikastolako irakasle taldea
  • Zulo Zabal Elkartea
  • Oilo Soro Elkartea
  • Azpeitiko dendari taldea
  • Azpeitiko 40 kuadrila desberdin

Azken ordua (2010/04/24_10:30): Ertzaintzak eragotzi egin du ekimena abiatzea. Azkoititik abiatzekoa zen martxa goizeko hamarretan, baina Ertzaintzak ez du ekimena abiatzen utzi.

Atzo ETAko biktimen elkarte Dignidad y Justiciak, Pausoz Pauso ekimena debekatzeko eskaera egin zion Auzitegi Nazionalari eta auzitegiak onartu egin zuen debekuaren eskaria.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide