Eskaladako proiektu batera bideratuko dute aurtengo Joxe Takolo beka

Uztarria.eus 2010ko api. 26a, 12:04

Epai-mahaiak aurtengo beka Patagonia-Fitz Roy espedizioa (Flush bidetik eskalatzen) proiektuarentzako izatea erabaki du

Bekaren eskaintza ekitaldia maiatzaren 8an egingo dute udaletxeko pleno aretoan

Eskaladako proiektu bat laguntzeko bideratuko da Goi-mendizaletasun bultzatzen duen aurtengo Joxe Takolo beka. Epai-mahaiak hartu du dagoeneko bere erabakia eta aurtengo beka Patagonia-Fitz Roy espedizioa (Flush bidetik eskalatzen) proiektuarentzako erabiliko da. Espedizioa Mikel Ajuria oiartzuarrak, Bilabonako Gorka Barandiaran eta Arkaitz Yurrita ormaiztegiarrak osatuko dute eta taldeak 4.200 euro eskuratuko ditu beka honi esker.

Bekaren eskaintza ekitaldia maiatzaren 8an egingo da 12:00etan udaletxeko pleno aretoan.

Azpeitiarrik ez

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, aurten ez da aurkeztu azpeitiarrik beka deialdira. Aurreko urteetan sarituak izan dira hainbat azpeitiar, horien artean, Pumorirako espedizioa, Gorka Karapeto edota Leire Agirre, besteak beste.

Aurreko urteetako Joxe Takolo Beka-ren irabazleak

Joxe Takolo gogoan

Uztarriak 2001eko ekainean aurkeztu zuen Joxe Takolori buruz idatzitako liburua. Enekoitz Esnaola kazetari azpeitiarrak idatzi zuen liburua eta Azpeitiko mendizalearen biografia jasotzen du. Aurten 10 urte hil zen Joxe Takolo.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide