Gaztetxoentzat asteburu pasa antolatu du Lagun Onak M.B-k

Uztarria.eus 2010ko api. 27a, 12:04

Izena apirilaren 29rako, ostegunerako, eman behar da Lagun Onak M.B-ren elkartean

Bazkideek 20 euro ordaindu beharko dute, besteek, 25 euro

Lagun Onak Mendi Bazkunak gaztetxoentzat ibilaldia antolatu du astebururako. Asteburu pasa izango da; larunbat arratsaldetik igande arratsaldera arte. Larunbata Xoxoten pasatuko dute eta igandea, Kakuten.

Maiatzaren 1ean, larunbatean, 16:30ean abiatuko dira Azpeitiko plazatik Aittolara autobusez. Gero, Aittolatik Xoxotera oinez igoko dira, eta bertan pasako dute gaua. Igande goizean, berriz, Kakuteko eguna dela eta hara joango dira. Eguna Kakuten pasa eta arratsaldean, oinez, Azpeitira jeitsiko dira gaztetxoak.

Izena, Mendi Bazkunaren elkartean eman behar da hilaren 29rako, ostegunerako. Bazkideek 20 euro ordaindu beharko dituzte, besteek, 25 euro. Modu horretan, autobusa, afaria, gosaria eta bazkaria ordainduta izango dituzte.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide