Infantil nesken hiru taldeak sailkatu dira finalerdietarako

Urola Kostako Hitza 2010ko api. 28a, 11:04

Gipuzkoako Txapelketako finalaurrekoak jokatuko dituzte Azkoitian, Easo A taldearekin batera

Maiatzaren 8an edo 9an jokatuko dituzte finalerdiak Azkoitiko Elkargunean

Joan den asteburuan ohiko denboraldiko azken partida jokatuta, Iraurgi Saskibaloi Taldeko infantil mailako nesken hiru taldeek (Comercial Zabala ISB, Decoramik ISB eta Ipar Project ISB) Gipuzkoako Ligako finalerdietarako sailkatzea lortu dute. Honenbestez, lau finalistetatik hiru Azkoitia-Azpeitiko klubeko ordezkariak izango dira. Iraurgiko neskak Easo A taldearekin batera lehiatuko dira Gipuzkoako Txapelketa irabazteko, eta txapela etxera ekartzeko aukerarik ez da faltako.

Bi aste barru, maiatzaren 8an edo 9an, jokatuko dituzte finalerdiak Azkoitiko Elkargunea-Zubiaurreko kantxan. Batetik, 1. eta 4 sailkatuek, Comercial Zabala ISBk eta Decoramik ISBk, elkarren kontra jokatuko dute. Bestetik, Ipar Project ISB taldea eta Donostiako Easo 96 Tximista taldea izango dira aurrez aurre.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide