Euskaraz Bizi Egunera joateko deia egin du Azpeitiko EHEk

Uztarria.eus 2010ko api. 28a, 11:04

Datorren igandean, maiatzaren 2an, ospatuko dute euskararen eguna Etxarri-Aranatzen

Autobusean joan nahi dutenek Orkatz tabernan eman beharko dute izena

Euskal Herrian Euskaraz bizi! Euskal Herri euskalduna eraiki! lelopean ospatuko dute Euskaraz Bizi Eguna datorren igandean, maiatzaren 2an. Etxarrin izango den euskararen aldeko festara joateko deia egin die Azpeitiko EHEk herritarrei.

Etxarri-Aranatzera joateko autobusa antolatu dute eta bertara joateko izena Orkatz tabernan eman beharko da. Igandean, Etxe Zuri aurretik irtengo du autobusak, 10:00etan. Itzulera, berriz, 20:00etan izango da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide