Urtero bezala, Azpeitiko Gaztetxeak gazte astea antolatu du. Datorren astelehenean, hilaren 3an, hasiko da eta igandera arte, maiatzaren 9ra arte, luzatuko da. Egunero ekimen desberdinak egongo dira aste guztian zehar.
Ekimen ugari eta ezberdinak antolatu ditu Azpeitiko Gaztetxeak: hitzaldiak, bertso trama, triki poteoa, argazki rallya
Maiatzak 3, astelehena:
18:30ean, plazan: Txupinazoa eta bizikleta karabana.
20:00etan, gaztetxean: Luntxa eta antzerkia.
Maiatzak 4, asteartie:
18:30ean, gaztetxean: Lucio
dokumentala eta Lucio berarekin solasaldia. Ondoren, afari tertulia egingo dute.
Maiatzak 5, asteazkena:
18:30ean, gaztetxean: Apostasiaren inguruko solasaldie eta afari tertulia.
Maiatzak 6, osteguna:
18:30ean, gaztetxean: Gazte astearen errepasoa eta luntxa.
21:30ean, Bertso trama, Arkaitz Estiballes eta Fredi Paiarekin.
Maiatzak 7, ostirala:
18:30ean, gaztetxetik abiatuta, Triki poteoa.
20:30ean, plazako kioskoan, parrilada.
22:00etan, plazan, parodia bat.
Maitzak 8, larunbata:
11:00etan, gaztetxean hasita, Argazki Rally Digitala
14:30ean, bazkaria eta kalejira
22:00etan, Gundestrak
eta Pillhead
taldeen kontzertuak. Ondoren, erromeria.
Maiatzak 9, igandea:
18:00etan, gaztetxean, Korto lehiaketako bideo emanaldia eta afari tertulia.