EBA Ligako Lan Mobel Iraurgi saskibaloi taldeak fase erregularra bukatu eta Zilarrezko LEB mailarako Igoera Faseari ekingo dio asteburu honetan. Igoera Faseko lehen kanporaketa Malagako (Andaluzia, Espainia) Alhaurin de la Torre Verogas taldearen kontra jokatzea egokitu zaio Azpeitiko taldeari. Bihar, beraz, Andaluziako taldearen aurka jokatuko du etxetik kanpo. Itzulikoa, berriz, Azpeitiko kiroldegian izango du, hurrengo asteburuan.
Iraurgi bigarren gelditu da bere taldeko sailkapenean. Alhaurin de la Torre, berriz, bosgarren postuan gelditu da bere taldeko sailkapenean.