Azpeitiko Udalak apirilean jakinarazi zuen "hainbat herritarren behar eta eskariei erantzuteko asmoz" Urrestillako haur eskolak, Patzuergoaren erabakiz, haurren adin tartea zabalduko zuela. 0 eta 3 urte bitarteko haurrak hartuko zituela.
Hori dela eta, Azpeitiko Udalak, izena emateko epea berriro zabalduko du maiatzean. Eskaera orriak behar dituenak edo izena eman nahi duenak, Udaleko Kultura Sailera jo beharko du, maiatzaren 3tik eta 14ra bitartean.
Bestalde, 2008-2010 urteen artean jaiotako haurren gurasoek bilera egin zuten apirilaren 20an, eta bertan, zerbitzuen berri emateaz gain, azpiegiturak ezagutzeko aukera izan zuten.