Datorren igandean, maiatzaren 2an, Aralar alderdiak ekitaldi politikoa egingo du Azpeitian, Amatasunaren irudia-ren aurrean.
Aralarrek Azpeitian lau urte betetzen dituela-eta antolatu duten ekitaldia 11:00etan hasiko da, Loiolabiden dagoen eskulturaren aurrean.
Bertan, herriko Aralarko kideez gain, alderdiko buruzagiak ere izango dira, eta ekitaldiaren ondoren hamaiketakoa egingo dute. Hori dela eta, Azpeitiko Aralarrek herritar guztiak "gonbidatuta" daudela jakinarazi du.