Jauzika Heziketa Elkarteak, uda partean Azpeitian egingo diren udalekuetarako begiraleak kontratatzeko prozedura abian du. Haur, nerabe eta gazteekin lan egiteko aisialdiko begirale eta heziketan behar berezietan adituak direnentzako deialdia izango da eta curriculumak maiatzaren 14a baino lehen bidali beharko dira gib@azpeitia.net helbidera.
Informazio gehiago nahi izanez gero, berriz, ondorengo telefonora deitu daiteke: 943 157160.