Etxean erabakiko da lehenengo kanporaketa

Uztarria.eus 2010ko mai. 3a, 14:05

Lan Mobel Iraurgi ISBk berdinketa lortu zuen larunbatean, Alahurin de la Torreren aurka, 76-76

Datorren asteburuan, etxean, jokatuko du itzulerako partida, eta aurrera jarraitu ala ez erabakiko da

Joan den larunbatean, maiatzaren 1ean, Alhaurin de la Torre Verogasen aurka lehiatu zen Lan Mobel Iraurgi ISB taldea. Berdindu egin zuen Malagan (Espainian) jokatutako partidan. Lan Mobel aurretik joan zen arren, azken minutuetan talde andaluziarrak berdintzea lortu zuen.

Alhaurin de la Torre Verogas taldearen aurka jokatuko du itzulerako partida, Azpeitiko kiroldegian. Irabaziz gero, igoera fasean aurrera jarraituko du.

Zilarrezko LEB ligarako igoera fasea jokatzen ari da talde azpeitiarra, beste 31 talderekin batera. 32 taldeetatik lauk soilik izango dute Zilarrezko LEB ligara igotzeko aukera.

Informazio gehiagorako egin klik hemen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide