Daniel Diazek irabazi du Urrakiko Igoera

Urola Kostako Hitza 2010ko mai. 4a, 11:05

XXXVIII. Urrakiko Igoerako txirrindularien podiuma.

Cafes Baque-ko txirrindulari argentinarra gailendu da 111,5 kilometroko lasterketan, 2:38:21 denborarekin

Aurtengoa XXVIII. edizioa izan da

Nazioarteko podiuma izan du aurtengo XXXVIII. Urrakiko Igoera txirrindulari lasterketak. Eliteko eta 23 urtez azpiko txirrindularien lasterketan, Cafes Baque taldeko Daniel Diaz argentindarra izan da azkarrena (2:38:21). Bere atzetik, Paul Kneppers (Telco-Reino de Navarra) herbeheretarra sailkatu da (2:28:25), eta hirugarren postuan, Azysa taldeko Michael Torckler (Zelanda Berria), 2:38:30 denbora eginda.

Lagun Onak Txirrindulari Elkarteak antolatutako lasterketak 111,5 kilometroko luzera izan du aurten. Lasterketaren lehen zatian tropela batuta joan zen, baina Meagaseko gainean zatitu egin zen, eta 40 txirrindularik aurre hartu zioten tropelari. Talde honetan zegoen Daniel Diaz. Zarauztik Azpeitirainoko bidea taldean egin ondoren, Urrakiko mendatearen igoera hasi orduko, lasterketa buruan bakarrik geratu ziren Diaz eta Knepper. Azkenean, Diazentzat izan zen garaipena. Txirrindulari argentindarra martxoaren bukaeran iritsi zen Euskal Herrira, Cafes Baque taldearekin sinatu ondoren. Ordutik, ibilbide ikusgarria egin du, hainbat lasterketa irabaziz.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide