Herri Urratsera joateko autobusa antolatu dute

Uztarria.eus 2010ko mai. 5a, 13:05

Datorren igandean, maiatzak 9an, euskararen aldeko festa egingo dute Senperen

Ikasberri Azpeitiko Ikastolak antolatu du autobusa; 09:00etan irtengo da anbulatoriotik eta 18:00etan itzuliko da herrira

Datorren igandean, maiatzaren 9an, Herri Urrats Iparraldeko ikastolen aldeko jai nagusia ospatuko da, Senperen. Euskara mihian, irria begian lelo hartuta, euskararen aldeko festa egingo dute.

Urtero bezala, Senpereko aintziran izango den egun pasan autobusa antolatu du Ikasberri Azpeitiko Ikastolak. 09:00etan irtengo da anbulatorio aurretik eta 18:00etan itzuliko da Azpeitira. Autobusaren kostua 8 eurokoa da. Izena emateko edo informazio gehiago behar izanez gero, 943 15 12 46 telefono zenbakira deitu behar da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide