Bertan Merkatari Elkarteak kanpaina jarri du abian

Uztarria.eus 2010ko mai. 5a, 14:05

Hainbat abantaila izango dituzte Bertan erosketa txartela duten bezeroek

.2009ko irailetik eskuratu daiteke erosketa txartel hau

Bertan Merkatari Elkarteak bezeroentzako ‘Bertan’ erosketa txartela sortu zuen 2009ko irailean, Nafarroako Rural Kutxarekin elkarlanean.

Hilabete honetan, Bertan Merkatari Elkarteak kanpaina jarri du abian. Bertan erosketa txartelarekin abantaila bat baino gehiago izango dituzte bezeroek: Bertan txartelarekin egindako ordainketetan %5eko deskontua izango dute eta txartel honekin lortutako puntuak txekeengatik trukatzeko aukera ere izango dute. Nafarroako Rural Kutxaren bulegoan aldatu ahal izango dira puntuak, euroen truke.

Gainera, 1000 puntu lortzen dituzten bezeroek 10 euroko deskontu txartela lortuko dute, eta hauek dendetan erabili ahal izango dituzte. Avia gasolindegietan, berriz, %2ko deskontua izango dute Bertan Merkatari Elkarteko erosketa txartela dutenek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide