Herriarteko itzulikoak jokatuko dira asteburuan

Urola Kostako Hitza, uztarria.com 2010eko maiatzaren 6a

Azpeitiko taldeak Tolosa izango du aurkari, etzi, 22:00etatik aurrera

Joanekoan 2-1 nagusitu zen talde azpeitiarra

Azpeitiko taldeak Gipuzkoako Herriarteko 42. Pilota Txapelketa-Kutxa Sariko final zortzirenetako itzuliko partidak jokatuko dituzte astebukaera honetan.

Azpeitiko Ilunpe Pilota Elkarteko jokalari gazteek etxean jokatuko dute, Tolosako taldearen aurka. Joanekoan 2-1 nagusitu ziren pilotari azpeitiarrak, eta itzulikoa partidak etzi, larunbatean, jokatuko dituzte Frontoi Txikian, 22:00etatik aurrera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide