Maiatzaren 13an egingo dute Julian Elorza eta Enparaneko etxe tasatuen zozketa

Uztarria.eus 2010ko mai. 6a, 12:05

Zozketa 18:00etan hasiko da Betharram aretoan

Nuarbeko etxeen zozketa eguna zehazteko dago oraindik

Julian Elorza, Enparan eta Nuarbeko etxebizitza tasatuen zozketarako behin behineko zerrendak kaleratu zituzten apirilaren 19an.

Erreklamazio epea zabalik egon da apirilaren 29ra arte, eta Julian Elorza eta Enparaneko etxeen zozketa eguna zehaztuta dago dagoeneko. Nuarben eraikitzen ari diren bederatzi etxebizitzen zozketa eguna zehazteko dago oraindik.

Julian Elorza eta Enparaneko etxeen zozketa, maiatzaren 13an, ostegunean, egingo dute. Betharram aretoan izango da, 18:00etan. Aurretik, 17:00etan, zenbakiak kutxan sartzen hasiko dira.

Guztira 25 etxe zozkatuko dituzte; hamazortzi Julian Elorza kalekoak eta zazpi Enparanekoak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide