Maider Egiguren absolbitu egin dute

Uztarria.eus 2010ko mai. 6a, 17:05

Orain sei urte atxilotu zuten, ETArekin zerikusia zuela egotzita, eta bi urte eta erdi egin zituen espetxean, epaiketarik egin gabe

Joan den urteko abenduan egin zioten epaiketa

Maider Egiguren azpeitiarra absolbitu egin dute. Joan den urteko abenduan epaitu zituzten Egiguren eta beste hamabi lagun Espainiko Auzitegi Nazionalean, “ETAri laguntza ematea” leporatuta.

Orain dela sei urte atxilotu zuten Egiguren, eta bi urte eta erdi epaitu gabe espetxean egon ondoren aske utzi zuten, 30.000 euroko bermea ordainduta.

2006ko maiatzeko Uztarria herri aldizkariak elkarrizketa egin zion Maider Egigureni. Espetxean zegoen orduan.

Azpeitiko presoak, deportatuak eta iheslaria

Presoak
- Juan Karlos Arruti. (Paterra) Paterra) Cordobako (Espainia) kartzelan daukate preso, Azpeititik 780 kilometrora. 1989ko irailean atxilotu zuten.
- Gotzon Aranburu. Villenan (Herrialde Katalanak) preso, 760 kilometrora. 2002ko abenduan atxilotu zuten.
- Xabier Etxeberria. (Txapi). 2003ko urtarrilean atxilotu zuten, eta 2009ko maiatzean Espainiaratu egin zuten. Soto del Realean (Espainia) dago preso, 420 kilometrora
- Jabi Agirre. 2003ko urtarrilean atxilotu zuten Frantzian, eta 2008ko abenduaren hasieran Espainiaratu egin zuten. Ocaña I-ean (Espainia) dago preso, 374 kilometrora.
- Joseba Segurola. Osnyn (Frantzia) preso, 880 kilometrora. 2005eko martxoan atxilotu zuten.
- Iker Iparragirre. Bois D'Arcyn (Frantzia) preso, 910 kilometrora. 2007ko uztailean atxilotu zuten.

Deportatuak
- Inaki Etxarte. Kuban deportatuta.
- Maria Angeles Artola. Venezuelan deportatuta.

Iheslaria
- Juan Manuel Bereziartua. (Pakea)

Askatasunaren weba: www.askatu.org

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide