Baigera erretiratuen elkarteak irteera antolatu du hilaren 19rako, Leirera, Xabierrera eta Zangotzara.
Irteerarako izena maiatzaren 10etik 17ra bitartean eman behar da Baigeraren bulegoan, astegunetan 10:30etik 12:30era. Irteeran parte hartzeko txartelak 30 euro balio ditu.
Irteera egunean autobusak 08:30ean irtengo du azoka plaza atzetik eta hamaiketakoa norberak eraman beharko du; Baigerak edaria jarriko du. Leireko eta Xabierko gaztelua ikusi ondoren Zangotzara joango dira bazkaltzera, eta itzulera 19:00ak aldera izango dela azaldu dute Baigerakoek.