Azpeitiko Udaberriko Argazki Rallya Andoni Ruiz zarauztarrak irabazi du

Urola Kostako Hitza 2010ko mai. 7a, 12:05

Rallyko argazkien erakusketa eta sari banaketa larunbatean egingo dituzte, 18:30ean, Trenaren Museoan

Herriko lehen sailkatua Iñaki Aranburu izan da

Azpeitiko Argazki Elkarteak antolatutako XXXIII. Udaberriko Argazki Rallya Andoni Ruiz zarauztarrak irabazi du. Larunbat honetan, Rallyra aurkeztutako argazkien emanaldia egingo dute eta bertan sariak banatuko dituzte. Ekitaldi hori Azpeitiko Trenaren Museoan egingo dute, 18:30ean hasita. Udaberriko Argazki Rallyan 50 helduk eta hiru gaztek hartu dute parte. Gazteen mailan, Andoitz Amenabar azpeitiarrak irabazi du.

Azpeitiko Udaberriko Rallyan honako gaiak izan zituzten: Udaberria, teilatua, Zestoa, ferrokarrila, pikatua eta gai sorpresa. Lehiaketako epaimahaia Donostiako, Elgoibarko eta Azpeitiko argazki elkarteetako kideek osatu dute.

Irabazleak honakoak izan dira:

Helduetan:

.1. saria, 150 euro eta Azpeitiko eskudela: Andoni Ruiz (Zarautz).

.2. saria, 100 euro eta garaikurra: Fermin Etxeberria (Zarautz).

.3. saria, 60 euro eta garaikurra: Enrike Orbegozo (Azpeitia).

Herriko lehen sailkatua:

Garaikurra: Iñaki Aranburu (Azpeitia).

Fototekako argazki onena, Zestoa gai bezala hartuta:

Garaikurra: Pilar Aguayo (Donostia).

Argazki onenaren saria:

Garaikurra: Mikel Zengotita (Elgoibar).

Gazteetan irabazleak:

.1. saria, garaikurra: Andoitz Amenabar (Azpeitia).

.2. saria, garaikurra: Jon Zengotita (Azkoitia).

.3. saria, garaikurra: Aitor Santiago (Azkoitia).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide