Lagun Onak-en etorkizuna ikusteko dago

Uztarria.eus 2010ko mai. 10a, 14:05

Larunbatean hiru puntu lortu zituen talde azpeitiarrak Zallaren aurka 4-2 irabazita

Lagun Onak-ek mailari eusteko, Hirugarren Mailako talderen batek mailaz igo beharko du

Amaitu da Espainiako Hirugarren Mailako aurtengo denboraldia eta, beraz, Lagun Onak futbol taldeak jokatu ditu jokatu beharreko partida guztiak.

Larunbatean jokatu zuen ligako azkenengo partida Zallaren aurka, Garmendipen. Hiru puntuak lortu zituzten Aitor Zulaikaren mutilek 4-2 nagusituta. Hori dela eta, sailkapeneko azken laugarren postuan amaitu dute Lagun Onak-ekoek denboraldia.

Orain, Lagun Onak-en etorkizuna beste talde batzuen esku dago. Datorren urtean Hirugarren Mailan edo beheragoko mailetan jokatuko duten taldeen gain. Izan ere, Sestao jaitsi egingo da mailaz, eta Hirugarrenera itzuliko denez, aurten lau talde jaitsiko dira Hirugarren mailatik.

Lagun Onak-ek mailari eusteko duen aukera bakarra, euren sailkapeneko talderen bat mailaz igotzea da. Igoera, Real Sociedad B-k, Portugaletek, Amorebietak eta Elgoibarrek jokatuko dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide