Udala zezenketetako kartel lehiaketaz

Urola Kostako Hitza 2010ko mai. 11a, 11:05

"Azpeitiko Udalak ez du parte-hartuko saninazioetako kartel lehiaketan", adierazi du Azpeitiko Udalak ohar bidez

Udalbatzak 2010eko otsailaren 25eko Festa Batzordearen erabakia berretsi du

Azpeitiko Udalak ohar baten bidez adierazi duenez, "Azpeitiko Udalak ez du inongo parte-hartzerik saninazioetako kartel lehiaketan".

Kaleratutako oharrean gaineratu duenez, Udalbatzak 2010eko otsailaren 25eko Festa Batzordearen erabakia berretsi du, "Festa Batzordean kartel lehiaketan parte hartzeko proposamena atzera bota zen, baina prentsan zabaldu da Udalak hainbat gauzatan parte hartuko duela". Beraz, Udalak ez duela parte hartuko adierazi dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide