Lagun Onak MB-k Aralarrera irteera antolatu du larunbaterako

Uztarria.eus 2010ko mai. 11a, 13:05

Beti bezala, elkargunea Enparantza Nagusian izango da, goizeko 08:00etan

Izena emateko epea maiatzaren 13an, ostegunean, amaituko da

Helduentzako egun guztiko ibilaldia antolatu du Aralarrera Lagun Onak Mendi Bazkunak. Larunbat honetan, maiatzaren 15ean, goizeko zortzietan aterako dira plazatik.

Amezketara autobusez joango dira lehenengo, eta handik, minetako bidetik Ganboko tontorrera igoko dira. Jaitsi, berriz, Larraitzetik egingo dira.

Ibilaldira joateko asmoa dutenek maiatzaren 13rako, osteguna, eman beharko dute izena Lagun Onak MB-ren elkartean. Bazkideek 6 euro ordaindu beharko dituzte, ikasle eta langabetuek 4 euro, eta gainontzekoek 10 euro.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide