Uztarria Komunikazio Taldeak Azpeitiko kontuak eta komeriak
ipuin bildumaren bi ale ditu bere bazkideen artean zozkatzeko. Joan den hilean aurkeztu zuen Azpeitiko Udalak herriko buruhandiak protagonista dituen ipuin-bilduma. Liburuen zozketan parte hartzeko bidali ondoko galderaren erantzuna eta zure datuak uztarria@uztarria.com helbidera:
Zein animalia agertzen da liburuxken orrialde guztietan?
Erantzunak bidaltzeko epea gaur (asteazkena) bukatuko da.
Herriko historia istorio eta marrazkien bidez kontatzen du Azpeitiko kontuak eta komeriak
ipuin-bildumak eta herriko liburu-dendetan dago salgai, 12 eurotan.
Lehiaketa gehiago datozen hilabeteetan
Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.