Herriarteko Pilota Txapelketako final-laurdenak jokatuko ditu Azpeitiak

Uztarria.eus 2010ko mai. 12a, 14:05

Ostiral honetan jokatuko du Bergararen aurka, Frontoi Txikin, 22:00etan hasita

Bergara joan den urteko Herriarteko Pilota Txapelketako garailea izan zen

Azpeitiko Ilunpe taldeak Gipuzkoako Herriarteko 42. Pilota Txapelketa- Kutxa Sariko final laurdenetako joaneko partidak jokatuko ditu. Azpeitiko taldeak Bergararen aurka jokatuko du, Azpeitiko Frontoi Txikin, 22:00etan hasita.

Bergara joan den urteko Herriarteko Pilota Txapelketako txapelduna izan zen, eta beraz, ostiralekoa, kanporaketa gogorra izango da bi taldeentzat. Gainera, hasieran, joaneko partidak Bergaran jokatzekoak ziren arren, itzulikoak jokatuko dituzte han. Izan ere, Bergarako festak dira datorren asteburuan.

Final zortzirenak Tolosaren aurka jokatu zituen Ilunpek, eta bai joaneko eta bai itzuliko kanporaketetan, 2-1 nagusitu zen Azpeitiko taldea.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide