Gaur irabazita, Iraurgik Zilarrezko LEB ligara igotzeko borrokan jarraituko du

uztarria,com 2010ko mai. 12a, 23:05

Lan Mobel Iraurgi eta Alhaurin de la Torre Verogas taldeen arteko partida.

.82 eta 55 irabazi dio Alhaurin de la Torre Verogas (Malaga, Espainia) taldeari

Datorren asteburuan, Ferrol C.B-ren aurka jokatuko du Galizian

Lan Mobel Iraurgik 82 eta 55 irabazi dio Alhaurin de la Torre Verogas talde andaluziarrari, gaur arratsaldean, Azpeitiko kiroldegian, jokatutako partidan.

Joaneko partidan, Malagan (Espainia), berdinketa lortu zuen Iraurgik (76-76). Gaurko garaipenari esker, Zilarrezko LEB ligara igotzeko lehian jarraituko du talde azpeitiarrak.

Pasatu den asteburuan jokatu behar zuten norgehiagoka, baina Alhaurin de la Torre taldeak ezin izan zuen Azpeitira etortzeko hegazkina hartu. Islandiako Eyjafjallajokull sumendiak eragindako errauts lainoa zela-eta, Loiuko aireportua itxita egon baitzen.

Arazoak tarteko, igandean 12:00etan jokatuko zutela erabaki zuten. Baina, orduan ere ezin izan zuten etorri eta gaur jokatzea erabaki zuten.

Asteburuan Ferrolera

Gaurko partida irabazita, ostiralean Ferrolera (Galizia) abiatuko dira Jon Txakartegiren mutilak. Han Ferrol C.B. taldearen aurka neurtu beharko dituzte indarrak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide