Aratz-errekako sanisidroak bihar arratsaldean hasiko dira

Urola Kostako Hitza 2010ko mai. 13a, 11:05

Festak bihar, ostirala, hasiko dira eta larunbat goizaldera arte izango da zer jana eta gozatua

Larunbaterako antolatu duten mus txapelketa auzoko pilotalekuan jokatuko dute

Azpeitiko Aratz-erreka auzoan gogor hasiko dituzte festak bihar, suziri eta guzti. Bihar arratsaldean hasi eta larunbat goizaldera arte zer jana eta gozatua izango dute auzoan.

Baina, urtero bezalaxe, igandean jai egingo dute, auzoko festak antolatzen aritzen den taldeak "jai, jai" hartuko du, eta festetako egitarauan ere halaxe jarri dute.

Aurten, festetako berrikuntzen artean Mus Txapelketa auzoko pilotalekuan jokatuko dutela da. Eta, nola ez, arrautza egosi lehiaketa ere egingo dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide