Mireia Epelde Espainiako selekziora

Uztarria.eus 2010ko mai. 14a, 13:05

Lehenengo kontzentrazioa egiteko Segovian bilduko dira aukeratutako txirrindulariak, hilaren 24an

Epelderen esanetan, "nirekin kontatzen dutela esan nahi du deitzeak, eta aukeratutakoen zerrendan egoteak, poza eman dit.

Mireia Epelde txirrindulari azpeitiarrak Espainiako selekziora joateko deia jaso du aste honetan. Baiezkoa eman, eta hil honen bukaeran kontzentrazioekin hasiko da.

Mundialera joateko aukerak izango ditu, beraz, azpeitiarrak; Espainiako selekziotik deitutakoen zerrendan dauden guztiek bezalaxe. Maiatzaren 24an Segovian (Espainia) bilduko dira aukeratu dituzten txirrindulariak kontzentrazioa egiteko, eta "oso gustura" dagoela jakinarazi dio Epeldek Uztarria.com-i: "Nirekin kontatzen dutela esan nahi du deitzeak, eta aukeratutakoen zerrendan egoteak poza eman dit".

Mireia Epeldek, hamar urte Bizkaia-Durango taldean igaro ostean, urtebeterako kontratua sinatu zuen iazko urrian Lointek taldearekin.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide