Zozkatu dituzte Julian Elorza eta Enparango etxebizitza tasatuak

Uztarria.eus 2010ko mai. 14a, 21:05

Denera 25 etxe zozkatu dituzte: bat ezinduei zuzendutakoa eta 24 kupo orokorrekoak

Hemen eta hemen ikus daitezke zerrendak

Azpeitia Lantzen-ek atzo (maiatzak 13) zozkatu zituen Julian Elorza eta Enparan kaleetako etxebizitza tasatuak. Denera, 25 etxebizitza: bat ezinduei zuzendutakoa eta beste 24ak kupo orokorrekoak.

Zozketan atera ziren zenbakien eta horien jabeen zerrendak hemen (kupo orokorrekoak) eta hemen (ezinduena) ikus daitezke. Udaletxeko sarreran eta Azpeitia Lantzeneko bulegoan ere badaude. Betharrametan izan zen zozketa ekitaldia.

Jabe horien artean bajarik balego -gerta liteke, izen-ematea aspaldi izan zelako eta apuntatu ziren batzuen baldintzak desberdinak izan daitezkeelako gaur-, Azpeitia Lantzenen galdetu: 943 15 71 83.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide