Lan Mobel Iraurgik 72-67 galdu du Ferrolen

Uztarria.eus 2010ko mai. 17a, 13:05

Asteburuan jokatuko du itzuliko partida Azpeitian, larunbatean, 18:30etik aurrera

LEB Brontze Ligara igotzeko lehian jarraitzeko aukera izango du

Joan den larunbatean Lan Mobel Iraurgik 72-67 galdu zuen Ferrol C.B.ren aurka jokatu zuen partida. Aste honetan, Azpeitiko kiroldegian jokatuko dute itzuliko partida larunbatean, 18:30ean hasita. Asteburuan jokatuko duten partidan bost puntuko desabantaila izango dute Jon Txakartegi entrenatzailearen mutilek.

EBA Ligatik LEB Brontze Ligara igotzeko lehian dabil talde azpeitiarra azken asteetan, eta irabazi egin beharko du lehian jarraitzeko. Igoera faseko lehenengo aurkaria Alhaurin de la Torre Andaluziako taldea izan zen. Joaneko eta itzuliko partidak irabazita aurrera jarraitu zuen Azpeitiko-Azkoitiko taldeak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide