Lagun Onakek mailari eustea lortu du ia

Uztarria.eus 2010ko mai. 17a, 13:05

Sansek 3-0 irabazi zion Oyonesari, eta horri esker Lagun Onak ia salbatu da

Datorren astean jakingo da mailari eutsiko dion hala ez

Lagun Onak Futbol Taldeak Hirugarren Mailan jarraitzeko aukera ugari ditu, atzo arratsaldean, hilak 16, Sansek 3-0 irabazi baitzion Oyonesari. Hori dela eta, Sansek Bigarren B Mailara igotzea lortuko balu datorren astean, Lagun Onakek Hirugarren Mailan jarraituko luke beste urtebetez.

Maiatzeko bigarren asteburuan bukatu zen Hirugarren Mailako denboraldia Lagun Onakentzat, eta nahiz eta Lagun Onakek garaipena lortu azken partiduan Zallaren aurka (4-2) ez zuten mailari eustea ziurtatu . Hori dela eta, datorren astera arte egon beharko du talde azpeitiarrak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide