Pilotako herriartekoan 2-1 irabazi du Azpeitiak

Urola Kostako Hitza 2010ko mai. 17a, 11:05

Ostiralean jokatu zuten Frontoi Txikin, Bergararen aurka

Datorren asteko itzulikoa irabazten baldin badute, finalerdietara iritsiko dira azpeitiarrak

Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketako finalaurdenetako joanekoa irabazi egin dute Ilunpe Pilota Elkarteko pilotariek. Ostiral iluntzean, 2-1 irabazi zuen Azpeitiak Bergararen kontra, Azpeitiko Frontoi Txikin.

Datorren asteburuan, itzulikoa jokatu beharko dute Bergaran. Datorrena ere irabaztea lortuz gero, finalerdietara iritsiko dira Azpeitiko pilotariak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide