Alebin eta Infantil mailako arrantza txapelketa, igandean

Uztarria.eus 2010ko mai. 18a, 11:05

Txalintxo elkarteak antolatutako txapelketa Azpeitiko Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Zumaiako Anade Elkartearen laguntzarekin

Anbulatorioko zubia eta Madalena bitartean jokatuko dute

Txalintxo Elkarteak Alebin eta Infantil mailako amuarrain arrantza txapelketa antolatu du iganderako. Txalintxok, Azpeitiko Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Zumaiako Anade Elkartearen laguntzarekin antolatu du txapelketa.

Lehia Urola ibaian egingo dute, anbulatorioko zubitik hasi eta Madalenara bitartean. Parte-hartzaileak 08:30ean elkartuko dira Enparan Dorretxearen aurrean eta, 09:00etatik 12:00etara bitartean, ariko dira amuarrainak harrapatzen.

Arrantza txapelketan parte hartzeko LarraƱaga kirol-dendan eman behar da izena, Nortasun Agiria eta Arrantzarako Baimena aurkeztuta. Alebin mailan 1999tik 2003ra bitartean jaiotakoek hartuko dute parte, eta Infantil mailan 1996tik 1998ra bitartean jaiotakoek.

Sariak guztientzat

Arrantzako lehian parte hartzen duten guztiek oroigarria jasoko dute. Txapeldun orokorrak eta amuarrain handiena harrapatzen dutenek garaikurra jasoko dute. Maila bakoitzeko lehen hirurek, berriz, garaikurra, domina eta oparia jasoko dituzte, eta laugarren eta bosgarren gelditzen direnentzako garaikurra eta oparia egongo dira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide