Saninazioak antolatzeko bilera deitu dute biharko

Uztarria.eus 2010ko mai. 18a, 12:05

Udal Areto Nagusian izango da, 19:00etan

Eragile eta herritar guztiek har dezakete parte

San Inazio jaiak pixkanaka hurbiltzen ari direla-eta, Udal Festa Batzordeak egitarauaren antolatzeko bilera deitu du.

Bihar, asteazkena, izango da, 19:00etatik aurrera. Udal Areto Nagusian egingo dute eta, Udaletik adierazi dutenez, bileran nahi duten herritar zein eragile guztiek har dezakete parte.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide