Lagun Onak M.B.-k Mendi Astea antolatu du

Uztarria.eus 2010ko mai. 18a, 12:05

Maiatzaren 23tik 30era izango da, Txalintxoko Egunetik Xoxoteko Egunera

Proiekzio guztiak 20:30ean izango dira, Lagun Onak M.B.-ren elkarteko aretoan

Lagun Onak Mendi Bazkunak Mendi Astea antolatu du maiatzaren azken asterako. Hilaren 23tik 30era egingo dute, Txalintxoko Egunarekin hasi (maiatzak 23) eta Xoxoteko Egunean bukatuz (maiatzak 30). Tartean, 25etik 28ra, hainbat proiekzio emango dituzte, Lagun Onak Mendi Bazkunaren elkarteko aretoan.

Proiekzioen egitaraua

Maiatzak 25, asteartea. 20:30ean, Koskulak 7028, Felipe Uriarteren eskutik.

Maiatzak 26, asteazkena. 20:30ean, Ekialdera bizikletan, Andoni Rodelgoren eskutik.

Maiatzak 27, osteguna. 20:30ean, Jaizkibelgo itsasertza, Jesus Maria Alquezarren eskutik.

Maiatzak 28, ostirala. 20:30ean, Frantziatik Esloveniara, Alpetako historia eta paisaia, Antxon Iturrizaren eskutik.

Mendi Astearen informazio osoa, Lagun Onak M.B.ren webgunean

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide