Adinduen eta Gizarte Zerbitzuen Institutuak (IMSERSO), adineko pertsonei zuzendutako oporraldiak antolatu ditu. Hainbat motatako bidaiak antolatu ditu: kostaldean egonaldiak, kultur bidaiak, natur turismoa
Parte hartu nahi dutenek honako ezaugarriak bete beharko dituzte:
- 65 urte baino gehiago izatea
- Erretiroagatik pentsiodun izatea
- Alarguna izateagatik pentsioa jaso eta 55 urte izatea
- Ezintasunen bat izatea eta pentsioa jasotzea
- Aurre-jubilatu izatea eta pentsioa jasotzea
Eskariak ekainaren 20a baino lehen egin beharko dira. Informazio gehiago behar duenak, udaletxeko 2. solairuan dagoen Gizarte Zerbitzuen Sailera joan edo 943 15 71 92 telefono zenbakira deitu beharko du.