Asteburuko neurketetan emaitza onak lortu dituzte Izarraitzekoek

Urola Kostako Hitza 2010ko mai. 19a, 11:05

Larunbatean Bergaran jardun zuten Izarraitz Igeri Elkarteko kideak. (Hitza)

Bergaran, 12 urtetik beherako igerilari azpeitiarrek hamar lehenengo postu eskuratu zituzten

.12 urtetik gorakoen artean, bi lehenengo postu lortu zituzten Naiara Perez eta Maider Etxezabalek

Asteburuan Donostian eta Bergaran jokatutako igeriketa txapelketetan hartu dute parte Izarraitz Igeri Elkarteko kirolariek. Aurreneko postu ugari lortu dituzte Azpeitiko igerilari gazteek.

Neguko Partehartzeko Liga Probintzialeko bosgarren jardunaldian 12 urtetik gorako igerilariek hartu zuten parte. Donostiako Benta Berrin jokatu zuten. Izarraitzekoek bi lehen postu lortu zituzten: Naiara Perezek 50 metro bularrean, eta Maider Etxezabalek 200 metro estiloetan. Etxezabalek ehun metro bizkarrez bigarren postua ere lortu zuen.

Bestetik, 12 urtetik beherako igerilariek Bergaran jokatutako Kirol Zehaztasun Ligako bosgarren jardunaldian hartu zuten parte. Hamar lehenengo postu lortu zituzten han igerilari azpeitiarrek: Aiora Beristainek ehun metro estiloetan; Oihana Goenagak eta Jon Aizpuruk 50 metro tximeletan; Jon Irigoienek ehun metro tximeletan; Oihana Goenagak, Jon Aizpuruk eta Pablo Etxeberriak 200 metro estiloetan; eta taldeka, Benjamin neska-mutilek 6x25 librean, eta Alebin neskek 4x50 bularrean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide