Iraurgiren partidarako sarrerak aurrez jarriko dituzte salgai

Urola Kostako Hitza 2010ko mai. 20a, 11:05

Zilarrezko LEB mailara igotzeko kanporaketako itzulikoa jokatuko dute azpeitiarrek Ferrolen kontra

Gainera, Iraurgi Saskibaloi Eskolako argazki ofiziala aterako dute larunbatean

Zilarrezko LEB mailarako igoera fasea jokatzen ari da Lan Mobel Iraurgi saskibaloi taldea. Final zortzirenekoetako joanekoa 72-67 galdu zuen joan den asteburuan Galiziako Ferrol taldearen kontra. Larunbat honetan, 18:30ean, itzulikoa jokatuko du Azpeitiko kiroldegian. Oraingo honetan partidarako sarrerak aurrez saltzea erabaki dute, "jendea hala eskatzen ari zaigulako". Gaurtik aurrera sarrera erosteko aukera izango da Iraurgi SB tabernan. Bazkideek bost euro ordaindu beharko dituzte, eta gainontzekoek zortzi.

Argazki ofizialerako deia

Bestalde, Iraurgiko Saskibaloi Eskolako argazki ofiziala aterako dute larunbatean. Beraz, saskibaloi eskolan ibili eta 1998an, 1999an, 2000n eta 2001ean jaiotako neskamutilek 18:15erako Azpeitiko kiroldegira azaldu beharko dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide