Udal udaleku irekietan izena emateko epea zabaldu dute, eta maiatzaren 31a bitartean eman ahal izango da. Dena den, bihar (ostirala), Udal udaleku irekietako egitarauak banatuko dituzte herriko ikastetxeetan.
Udaleku hauek, 4 eta 17 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzat antolatu dira, eta ekainaren 28an hasi eta 23ra bitartean egingo dituzte.
Informazio gehiago behar izanez gero Gazte Informazio Bulegora joan behar da.