Soreasuko trasteleku eta garajeen jabeekin bilera egingo du Udalak, hilaren 24an

Uztarria.eus 2010ko mai. 20a, 13:05

Soreasuko garaje eta aparkalekurako sarrera-irteera (NEREA URANGA)

Sindikatu Zaharreko lehenengo solairuan izango da, 19:15ean hasita

Garaje eta trastelekuak ikusteko aukera ere izango da, eta interesa dutenek, 18:30etarako garajeen sarrerara joan beharko dute

Soreasuko lur azpiko garaje eta trastelekuak eskuratzeko izena eman zuten herritarrekin bilera egingo du Udalak maiatzaren 24an, astelehenean. Sindikatu Zaharreko lehenengo solairuan egingo da bilera, 19:15ean hasita.

Bileran, garaje eta trastelekuen funtzionamenduaz hitz egingo da, eta horien aukeraketa eta sinatzeko eguna zehaztuko dira.

Honez gain, garaje eta trastelekuak ikusteko aukera izango da. Horiek ikusi nahi dituztenek, Soreasuko garajeen sarrerara joan beharko dute, 18:30erako.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide